JANGELA ZERBITZUA

  Jangela zerbitzua gurean Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Zuzeneko araudipean dago eta honakoak dira, besteak beste, arau nagusiak:

Janariaren hornitzailea AUSOLAGUN enpresa da. 

PREZIOAK

Hauek dira ikasturte honetarako Hezkuntza Sailak ezarritako prezioak:

o  OHIKO BAZKALTIARRAK: Astean gutxienez lau egun egiten dituztenak: 4,60 €

o  EZ OHIKOAK: Ikasturtean zehar egun soltetan, zein astero egun bat, bi edo hirutan geratzen dena: 5,20 €

o  GARRAIO ESKUBIDEA DUTEN OHIKO  BAZKALTIARRAK: 3,30€ 

JANGELAKO ANTOLAKETA

    Ikasle kopurua kontutan hartuta bi txanda antolatu dira: 

1. TXANDA: 12:30-13:30

2. TXANDA: 13:30-14:30

1.- URTE OSOKO ORDAINSARIA

Aplikazioak URTE OSOKO ORDAINSARIA kalkulatuko du mahaikidearen izaeraren arabera (garraiatua, ez garraiatua, ez ohikoa), eta HAMAR HILABETETAN KOBRATZEKO KUOTA kalkulatuko du.

ERNE: IKASLE GUZTIEI, IRAILEAN EDO/ETA EKAINEAN GERATZEN EZ DIREN MAHAIKIDEEI ERE, 10 KUOTETAN KOBRATUKO ZAIE URTEKO KUOTAREN DAGOKIEN ZATIA, IRAILETIK EKAINERA.

2.- ITZULKETAK: Ikasturtean zehar izandako hutsen deskontuak ekaineko kuotan deskontutako dira.

KUOTA BATEN ITZULTZE PARTZIALA

Bakarrik honako kasuetan itzuliko da kuotaren erdia:

1.- Eskolak antolatutako jardueren ondorioz: egun osoko bidaia, egun batzuetarako irteera.

2.- Aldez aurretik abisatutako  huts egiteetan. Bazkaltiar bakoitzak egin duen erreserbaren arabera.

3.-  Jardunaldi jarraituko egunetan eguneko itzulketak egingo dira; aldez aurretik abisatuta.

3.- ABISUAK

- Egunen batean jangela ez bada erabili behar, jangelako arduradunari 24 ordu lehenago abisatu behar zaio eta alergiaren bat duten ikasleek 48 ordu lehenago. Abisatzeko bideak: idatzizko oharra emanaz, telefonoz edo e-maila bidez, beti 11:00k baino lehen.

- Ez da kuotarik kobratuko jantokia ixten denean, adibidez, langileek greba egiten dutenean.

 

JANGELA

 

 

ARGAZKI-BIDEO

 

 

 

PARTIDUAK

 

BLOGAK

 

 IKAS-TXOKOA

 

 

EUSKALTEGIA

 

 

IKASGUNEA

 

 

HEZKUNTZA.NET

 

 

HERNANIKO UDALA

 

KRONIKA